XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, ez da harritzekoa Suitza seiehun urtetan bakez bizitzea.

Eibarren, kaleko giroa, eta neurri handi batean etxean bertan ere bai, zentzu abstraktu batean, mundua hizkuntza bakar batera eramatearen aldekoa zen eta ordurarte nik neuk ere hala pentsatzen nuen. Teoriaz, esperanto sarri aipatzen zen sozialista ideietako jende artean, baina gaztelera horretara iristeko bide aukerakoa zen uste osoan.

Ulertu ezin nuena, zera zen, Europako ekialdean bazirela estatu sozialistak baina horietatik inork ez esperantorik. Errusiera denen gainetik? A!, zer nahaspilak nituen.

Nor da gai zein bai eta zein ez erabakitzeko. Dena dela, bidegurutze hartan gogoetagai nuen hizkuntzen arazoa.

Baina, geroago konturatuz joan nintzenagatik esan beharra dut, behar bezala ezagutzen ez den hizkuntzari buruz iritziak ematea ez dela zuzena. Baliabideak eurak ere, era askotarikoak izan daitezke.

Zergatik eta zertarako balioak ere xehetasungarriak direnez gero. Hau ere eskolatik irakatsi beharrezkoa dugu, elkar errespetatuz biziko bagara; baina ez ziguten irakatsi.

Niretzat, euskara, baliagarri izan nuen Euskal Herriko hiri, ibar eta mendietan zehar lortzen nuen harrera onagatik eta, ondorioz, gu ere munduaren zati osagarri bat ginela ohartzen nintzenez.

Hogeitabat urte nituen eta inoiz ez zen berandu norbere gizarte hurbilenaren aurrean bertako seme jatorraren jarrera hartzeko. Geroztik, arretaz, etengabe jarraitu diot, besteak ukatu gabe, norbere jatorrizkoari lehentasuna emanaz.

Lehenbiziko urrats haietan latza aurkitu nuen F. Mujikak igorri zidan Zabala-Aranaren gramatika hura. Liburuak irakurtzea atseginagoa zitzaidan, zeren irakurketa mutikotatik nuen maite mundu zabalagoaren ikuspegia irekitzen zidan heinean.